domingo, 29 de mayo de 2011

google maps

Google Maps Google-k eskaintzen duen doaneko zerbitzu bat da, web bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu.
2005eko otsailaren 8an Google Map Google Blog-ean ezagutarazi zen lehenengo aldiz. Hasiera batean, Internet Explorer eta Mozilla Firefox-eko erabiltzaileentzako soilik izango litzateke, baina 2005eko otsailaren 25ean Opera eta Safari-rentzako ere baliagarria bihurtu zen. Software-a Google Local-en parte bihurtu baino 6 hilabete lehenago beta fase batean egon zen.
Google Mapsek mapa hobeto ikusteko gerturatu edo urruntzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileak mapa saguarekin edo norabide teklekin kontrolatu dezake, horrela nahi duen kokalekura mugitu ahal izateko. Mugimendu azkarrago bat lortzea nahi bada, “+” eta “-“ teklak erabil daitezke zoom-a kontrolatzeko. Erabiltzaileek helbide bat edo leku konkretu bat jar dezakete mapan bilatzeko.
Kokapenaren arabera GoogleMaps gehienez bost aukera desberdin eskaintzen ditu. Aukera hauek maparen goiko eskuineko hertzean azaltzen dira.
1.Street View – (AEB) Aukera honen bitartez kaleen 360º irudi errealak ikus daitezke, kaleetatik mugituz.
2.Traffic - (AEB) “Map” bezalako ikuspegia da baina kasu honetan bertako trafikoari buruzko informazioa agertzen da denbora errealean.
3.Map – Ikuspegi honen bidez mundua ikusten da mapa tradizional bat bezala.
4.Satellite – Kasu honetan mundua satelite-irudien bidez ikusten da.
5.Hybrid – Map eta Satellite bistak batzen dituen bista da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario